Euskal Zine Bileran euskara hutsean

       Lekeition urtero antolatzen den zine jaialdiaren 37.edizioa izango da urte honetakoa eta azaroaren 23tik 29ra ospatuko da. Aurten antolatzaileek diote beste urteekin konparatuz gero askoz parte hartze handiagoa egon dela, inoiz baino handiagoa, alegia. 59 filmek hartu dute parte eta horietatik 48 aukeratu dituzte epaituak izan daitezen. Jardunaldiak urtero bezala, bi xede nagusi ditu. Alde batetik, euskaraz egindako lanak saritzea eta beste aldetik, euskaraz egindako zinemagintza profesionalaren biltokia izatea. Aipatzekoa da zine egitasmo osoa euskara hutsean egiten dela.

       Egitasmoak dituen bi helburuak bikainak direla esan daiteke. Askotan euskarazko lanei ez diegu nahi adina garrantzia ematen eta horiek saritzen badira agian konturatuko gara bertako lanak beste lekuetakoak bezala ondo eginak egon daitezkeela eta onak izan ahal direla. Gainera, bigarren helburu horrek zinema orokorrean suspertzen du. Zinema eta gainera euskaraz nahiko landuta ez dagoen esparru bat dela iruditzen zait. Hala ere, harrigarria da albistean diotenean “inoiz baino parte hartze handiagoa egon dela” eta 59 filmek hartu dute parte. Pentsatu dezakegu film nahikotxo direla, baina mesedez, zuon buruari galdetu, zenbat film egiten dira gazteleraz edota ingelesez? Askoz gehiago noski. Hortaz, ez zaudete ados euskarazko zinema minduta dagoen esparru bat dela diodanean?

   Hausnarketa txiki horrekin geratu gaitezke eta beraz, parte hartu dezagun Lekeitiok bezala antolatzen dituen zinema jaialdietan, batek daki, agian filmerik hoberena edo gustukoena aurkitu dezakegu!

http://www.argia.eus/albistea/lekeitioko-37-euskal-zine-bileran-inoiz-baino-film-gehiago

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*