Bla bla bla

   Asteazkenean hizkuntzalaritza irakasgaian hizkuntza jabekuntzari buruz hitz egin genuen. Beste modu batean esanda, nola sortzen den hizkuntza gizakion burmuinean. Ez al da benetan gauza harrigarria ?

    Umeei buruz hitz egin genuen eta bideo bat ere ikusi genuen. El mundo en pañales dokumental sortatik laugarren kapitulua ikusi genuen, el poder de las palabras izenekoa. Guztiok eduki dugu edo edukiko dugu ume txikiren bat familiaren barruan (edo lagun batena bai, behintzat). Dokumental hori bikaina da umeen adibide sinpleekin hizkuntza jabekuntza gaia aurkezten duelako. Modu oso erraz eta ulergarri batean azaltzen digu umeek duten kapazitatea hizkuntza baten aurrean eta nola esfortzu barik eta berez etortzen zaie hitz egiteko ahalmena.

     Kapitulu hori ikustean familian daukadan zortzi hilabeteko umea etorri zitzaidan burura. Umea zezelka egiten duen bakoitzean, ama berarekin elkarrizketa moduko bat izaten ahalegintzen da. Imaginatu dezakezuenez, egoera oso komikoa da. Noski, bien arteko hartu-emana ez da guk ezagutzen dugun elkarrizketa sakona baina parekotasun bat badauka. Ikustekoa da, beraz, umeek hain txikiak izanik nola hitz egiteko sahiakerak egiten dituzten, nahiz eta guk ez ulertu. Gainera, ume zoragarri hori zezelka ikusten dudan bakoitzean, “amarekin berbetan”, hunkitzen nau. Zortzi hilabete besterik ez ditu eta badaki begirada batekin jostailu bat eskatzen!

     Irakasgaian ikasi dugunez, guztiok hizkuntza jakintza batekin eta berberarekin jaiotzen gara. Horrek egiten gaitu gizaki eta beste espezietatik bereizten gaitu. Niri horrek izugarri harritzen nau, zuei ? Ez al duzue uste hizkuntza dela gizakiok daukagun makineriarik perfektuena?

     Bukatzeko, animatzen zaituztet zezelka ari den ume batekin hitz egitera, ikusiko duzue nola erantzuten duen estimuluen aurrean (estimulua, noski, gure hitzak izanik). Umearen erreakzioa antzemango duzue eta haren sahiakera anitzak gauzak komukikatzeko eta benetako elkarrizketa bat izateko. Hasieran soinuak besterik ez dira izango. Baina gero, denbora pasatu ahala, hitzen parekoak ekoiztuko ditu . Azkenean hitzak ahozkatuko ditu eta esaldi konplexuak egiteko ahalmena izango du. Gaiari buruz hausnartu al duzue noizbait? Ikusi bideoa , pentsatu eta batez ere, gozatu!

https://www.youtube.com/watch?v=sZYD9UsiX8A

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*