E-posta baten historia

Teknologiaren eta pertsonen arteko koordinazioak ahalbidetzen du beti e-posta garaiz eta egoki jasotzea. Kasu hau, ordea, ez da horietako bat.

EHUko errektoreordetzaren mezuaren zati bat:

Honekin batera, UPV/EHUren  Ikasleen Kontseiluak bihar, azaroak 27, lanuzte adakemikoa egiteko deialdiak bete behar dituen ukanbeharrak  betetzen direla jasotzen duen erabakia bidaltzen dizut.

Atxikituta, bi pDF fitxategi, euskaraz eta gazteleraz, goian aipatutako erabakiarekin. PDFaespero denaren kontra, bi irudi dira (bat orri bakoitzeko). Nahiz eta sarrera honen helburua hau ez den, errango dut horrelako abisuak irudi batean agertzea onartezina zaidala. Nik badaukat irudiaren testua emaitza hobe edo okerragoekin ateratzeko teknologia , baina hau ezin da egoera orokor bezala inolaz ere hartu.

Buelta gaitezen ordea sarreraren helburura. Atzo, azaroak 27, zen lanuzte akademikoa. Noiz jaso nuen eposta? Atzo, gaueko bederatzietan. Euskaraz Blai blogean, nire klaseko beste blog batean, sarrera honetan batzuei ailegatu ez zitzaiela diote.

Momentuz akats teknikoak ageri dira: eposta ikasle guztiei (ikasle.guztiak, erabiltzaile originala benetan) bidali zaie. Ez dakit zenbat ikasle garen, baina normala iruditzen zait guztiei segidan ez iristea. Arraroa dena, hala ere, da niri teorian bidali zenean iritsi zitzaidala, e-mailaren iriste ordua goiburuetan begiratuta. Beraz, posible da nire posta begiratzeko aplikazioek deskargatu ez izana.

Hala ere, pertsonen akats larri bat ere badago; izan ere, posta berriro begiratuta, azaroaren 27an 8:33ean bidalia zela ikusten da. Gomendio bat, EHUko errektoreordeari: e-posta bidaltzeko orduan, bidali garaiz, eta bihar jartzen badu, hurrengo eguneko kontua izan dadila, ados?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*