Klik batean eLiburutegian

     Asteazkenean, Gasteizko Ibaiondo liburutegian, liburu digitalen mailegu zerbitzuari buruzko aurkezpen bat egon zen. Jadanik martxan jarrita dagoen eLiburutegia,  Euskadiko liburutegi digitala, sustatzeko eta handitzeko egin izan duten proiektua aurkeztu zen. Hortaz, Euskal Herriko liburutegiko erabiltzaileek liburu digitalak eskura izango dituzte,  doanik! Gaur egun eLiburutegian 1.500 liburu daude baina Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak dioenez kopuru hori bikoiztuko da urte bukaerarako. Zifra esanguratsuak ezta?

    Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuak Cristina Uriartek lau ardatzetako proiektua dela nabarmendu du. Lau horiek Eusko Jaurlaritza, liburuzainak, argitaletxeak eta irakurleak dira. Alabaina, irakurleak dira proiektu hori aurrera eraman dezaketen bakarrak. Azken finean, hauek barik proiektua ez zen inora helduko, horregatik proiektuan ikusitako hutsuneak eta aldaketak proposatu ahal izango dituzte. Liburuzainek,  aldiz,  plataformara igoko diren liburuak aukeratuko dituzte.

     Plataforma digitalean parte hartu nahi dutenek N.A zenbakia eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko erabiltzaile pasahitza erabili beharko dituzte. Erraza dirudi! Ordenagailuetan, smartphone-etan, liburu irakurgailuetan eta tablet-etan liburuak deskargatzeko aukera egongo da.  Maileguak 21 eguneko  izango dira eta bi eratan eskuratu ahal izango dira. Batetik, liburua deskargatuta eta bestetik, on-line. Azken aukera horretarako, noski, Interneteko konexioa beharko da. Mailegua amaitzear dagoenean, 5 egun falta direnean, irakurleek ohar bat jasoko dute, ohartarazi daitezen eta garrantzitsuena dena, liburua berriz itzultzeko ez dute ezer egin behar, plataformak berak berreskuratuko ditu.

     Hala eta guztiz ere, teknologiekin oso trebeak ez direnak edo papereko liburuak gustuko dituztenak liburutegietara jo dezakete inolako arazorik gabe. Besteek liburu ugari doan eta modu seguruan eskuragarri izango dituzte Interneten.

       Bukatzeko, esan dezakegu albiste baikorra dela.  Euskarak teknologietan parte hartzen duen heinean,  euskara pixkatxo bat bultatzen dugu eta gaur egun guztiok teknologietan oso trebeak garenez, berria ezin hobea da. Gainera, literatura modu eskuragarriago batez izateko aukera paregabea da. Doinik gainera, beraz ezin dugu esan liburak edo literatura orokorrean gauza garestia denik, plataforma honekin trikimailu horrek ez du balio. Hasi beraz euskarazko liburuak irakurtzen, ikusiko duzue zenbat ikasten den eta zelako aberastasuna ematen duten!

http://www.berria.eus/paperekoa/1787/028/001/2014-11-27/literatura_klik_batean.htm

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*