‘Hamabortz, ama bat’ lelopean, 2015eko Nafarroa Oinez, Baztanen

Bigarren aldiz antolatuko du Baztango Ikastolak jai hau. Euskara garatzera eta azpiegiturak hobetzera bideratuko da jasotako dirua.

Berri hau Nafarroako Ikastolen Elkarteak iragarri du gaur Iruñean egindako prentsaurreko batean.  Esan dutenez, 15 zenbakia zenbaki berezia da. Izan ere, Baztanen osotara 15 herri daude. Gainera, 15 dira Nafarroan dauden ikastolak. Halere, guztiek ‘ama’ bera dute: euskara.

Dakigunez, Nafarroa Oinez urtero Nafarroan ospatzen den euskal ikastolen aldeko jaia da. Jai hau oso garrantzi handikoa da, euskararen erabilera bultzatzen duelako. Gainera, jai hau Nafarroan egoera txarrean dauden euskal ikastolei laguntzeko modu bat da. Izan ere, euskal ikastolen eta orokorrean euskararen egoera Nafarroan ez da  beharko lukeen bezain ona.

Nafarroa Oinez-eko hamabosgarren edizioko kartela, 'Hamabortz, ama bat' lelopean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*