Mintzodromo batekin ospatu da Euskararen Nazioarteko Eguna

     Donostiak Euskararen Nazioarteko eguna ekimen berezi eta harrigarri batekin ospatu du, mintzodromo batekin, alegia. Belaunaldien arteko mintzodromo hauek duela bost urte hasi ziren eta ikusi dezakegunez nahiko arrakastatsuak izan dira.

    Aurtengo mezua eta beraz, erabilitako leloa hauze izan da, euskara, etenik ez duen haria da. Juan Karlos Izagirrek, Donostiako alkateak, hizkuntzaren ahozko transmisioa nabarmendu du eta idea bikaina izan dela goraipatu du. Juan Karlosen hitzak hauek dira :

Gure aiton amonak euskaraz aritu zirelako dakigu guk euskara, eta gu ere euskaraz bizi garelako, izango du etorkizuna euskarak, belaunaldi gazteen esku uzten baitugu orain lekukoa, ondare honen transmisioa bermatuz” .

     Leloarekin batera, mintzodromoan parte gartu duten lagun guztiekin argazki bat egin dute ( behean ikusi dezakezuena). Izagirrek irudi paregabea eta ederra dela adierazi du. Izan ere, San Telmo egunean 300 pertsona gutxi gora-behera elkartu dira hiru talde nagusietan bananduta, agureak, helduak eta gazteak. Adineko pertsonak izugarri aberasten gaituztelako bertaratu dira. Batez ere, ekarpen ugari egiten dituztelako. Baina kaleko jendea ez ezik, Donostiako Udaleko talde politikoen ordezkariak ere egon dira.

      Hala eta guztiz ere, mintzodromoa ez da ekintza isolatua izan. 150 ekintzatik gora egin dituzte herriko hizkuntza-transmisia bermatzeko. Ikusi daiteke beraz, euskararen aldeko ekimen gutxi egon arren, batzuk badaudela. Beraz, badakigu nora joan datorren urtean Euskararen Egunean ezta?

Euskararen Egunerako ekimena

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*