Euskara eleberriak egiteko egina dago

        Alberto Ladron Arana Nafarroako Unibertsita Publikoan eskolazain moduan aritzen da goizeetan. Arratsaldeetan, aldiz, idazlea da. Orain ” Harrian mezua” izeneko “thiller” batean dabil. Azken egunetan egin dioten elkarrizketa batean, liburu berriari buruzko informazio ugari eman du.

      Alde batetik, eleberrian, foruzain batek argitu behar du misterioa eta horretarako, lehenengo eskuko informazioa behar zuenez, bere lagun min batekin lan egin du. Bestetik, misterioaren ardatzean emakume bat jarri du. Aranaren hitzetan emakumeek puntu oinazetuta dutela nabarmendu du. Izan ere, ez da lehen aldia emakume bat eleberriaren ardatzan kokatzen duela .

         Gainera, bere istorioetan kaleko gaiak erabiltzen ditu, hau da, gai sozialak. Errealitatea den bezala azaleratzen du, inolako apaindurarik gabe. Horren adibidea da, prostituzio etxeetan ere kokatzen dituela eleberrietako eszenak.

        Erritmoaren aldetik, erritmo azkarra gustuko duela goraipatu du, irakurlearen arreta mantendu dezakeena. Honenbestez, erritmo biziak erraztasuna ematen dio. Horretarako hizkuntza ere arina izan behar da eta euskara hizkuntza aparta dela dio. Euskararekin, esaldi laburrak eta estilo zuzena erabili ditzake, irakurleak eleberrian bertan sartzen duena. Hasieran, esaldi sofistikatu eta konplexuak egiten zituen, baina garai batean konturatu zen euskara gai zela esaldi askoz errazagoak eta ulertzeko hobeak egiteko, hortaz, nobelak egiteko bikainak.

         Zergatik euskara ez litzateke izango  eleberriak egiteko hizkuntza aproposa? Gure ustez, euskararekin, beste hizkuntzekin gertatzen den bezala, garatu dezakeen konplexutasun maila banako bakoitza eman ditzakeena izan daiteke. Hizkuntza guztiekin esaldi sinpleak garatu daitezke eta euskara ez da bestelakoa. Horrekin esan nahi dugu,  euskarazko liburuak ez direla konplexuak izan behar. Konplexutasun hori idazlearen esku dago , eleberriaren giroa idazlearen esku dagoen bezala.

(Oharra: Elkarrizketa osoa irakurri nahi baduzue  http://www.berria.eus/paperekoa/1761/030/001/2014-12-13/euskara_horrelako_istorioak_kontatzeko_egina_dago.htm )

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*