Kategoriaren artxiboak: bloga

Irudi irisgarriak, mesedez!

Kaixo lagunok! Gaurko sarreraren informazioa oso garrantzitsua dela uste dudalako idazten dut; hala ere, ez dakit zenbat pertsonek irakurriko duen, eta irakurtzen dutenetatik zenbatek kasu eginen dioten. Honen arrazoia honako hau da: erabiltzaileen kopuru hain txikiari egiten dio mesede, ezen pentsatzekoa da, nahiz eta egin beharreko gauza den, nahiz eta etikoki hobea izan, jendeak “paso” egitea. Tamalgarria litzateke, benetan, baina zer egingo diogu ba?

Gogoeta depresibo hauek alde batera utzita, hona hemen jakin beharrekoa.

Irudi bat irudi denez, nola egin daiteke irisgarri?

Pantaila-irakurgailu batek, noski, ezin ditu irudiak interpretatu. Hala ere, webguneak garatzerakoan, garatzaileak irudiei testu alternatiboa gehitzen badie, pantaila irakurgailu batek testu hau irakurriko du. Hau, noski, WordPressen ere egin daiteke, modu simpleagoan (Blogariak-ek WordPress erabiltzen du).

Nola egin

Jadanik, jakina da irudiak mediatekara igotzen badakizuela (MediaGehitu media), baita bidalketa eta orrialdeetan txertatzen ere (gehitu media). Beraz, hortik aurrrerako pausuak zein diren zehaztuko dut.

Konfigurazio hau bidalketan bertan egin behar da. Txertatu nahi den irudia aukeratzean, hainbat aukera agertuko dira, gehienak testu eremuak. Hona hemen kontuan hartu beharrekoa:

• Izenburua: Eremu hau hutsik ez badago, irudiaren gainean sagua jartzen bada, tooltip bat agertuko da, eremu honen edukiarekin. Hala ere, testu alternatiborik ez baldin badu eta esteka bat ez baldin bada, utzi hutsik, mesedez.

• Argazki oina: Hau irudiaren azpian agertzen denez, agertu edo ez ez du garrantzirik.

• Testu alternatiboa: Deskribatu irudia modu laburrean, irudia ikusten ez duen batek informazio hau jasoko duela kontuan hartuta. Hortaz, irudiak ez du zertaz beti deskribapen zehatz bat eduki behar, deskribapena irudia ulertzeko garrantzitsua denean soilik eman behar baita. Kasua hau ez denean, testua irudiaren funtzioaren araberakoa izan behar da. Irudiak testua badu, adibidez, jarri testua.
Beste adibide bat, Wikipediatik hartua:

For example an image of a warning sign should not have alt text “a triangle with a yellow background, black border and an exclamation mark”, but simply “Warning!”—unless, of course, the alt text’s purpose is to show what the warning symbol actually looks like.

Irudi dekoratibo bat baldin bada eta esteka bat ez baldin bada, hutsik utz daiteke, izenburu eta testu alternatiborik gabeko irudiak ez baititu pantaila-irakurgailuak detektatzen.

• Azalpena: Utzi bete gabe, beharrezkoa den informazio guztia testu alternatiboan jarri behar baituzue.

• Lerrokatzea: Nahi duzuena.

• Estekaren helburua: Izenbururik eta testu alternatiborik gabeko irudia bada, aukeratu Bat ere ez. Bestela, aukeratu edozein agertzen diren lau aukeren artean. Media fitxategia aukeratuz gero, testu alternatiboan aditzera eman, “egin klik handian ikusteko” edo horrelako testu batekin.

• Tamaina: Nahi duzuena.

Ene! Zer da hau? Oharrik gabeko sarrera tekniko bat! Bai, ni ere harrituta nago. Beti bezala, utzi iruzkin bat zalantzarik edukiz gero. Hurrengorarte!

Nola egin “Klaseko beste blogak” orrialdea

Kaixo denoi! Jakingo duzuen bezala, gure blogaren menuan badago osagai bat klaseko beste blogak orrialdera eramaten duena. Orrialde horretan, izenburuak argi azaltzen duen bezala, gure klasean sortutako beste blogak daude.

Blogak aurkezteko momentua heltzen denean, beti gauza bera gertatzen da. Ezin 10 blogetako helbideak gogoratu, eta jendeak, irakasleak aholkatuta, gure bloga erabiltzen du blog batetik bestera joateko.

Beraz, beste blogariekin justuak izateko, hona hemen hau lortzeko egin beharrekoa: sortu orrialde bat eta sartu hurrengo kodea Testu editorean. Bai, bisualean ere egin daiteke, baina hori, hemen kodea edukita, prozesu luzeagoa da (estekak banan-banan sartu eta etiketatzea, alegia).

Euskaraz Blai

Sustraiei eutsiz Zerua Ikutuz

Hitz eta Pitz

Hego-haizeak dakartzan hitzak

HITZA DA GILTZA

Ireki begiak

EUSKARAZ BARRIKETAN

Falta zirenak

Euskara buruan ' ta ibili munduan!

Word makers

Gurea da geroa

Beti bezala, oharrak

• Hemen nire bloga ere sartu dut, txantiloia osorik izateko.
• Norbaitek bere bloga zerrendatik kendu nahi badu (nire ustez jarrera logikoena) ken dezala bere blogari erreferentzia egiten dion zerrendaren osagaia (
testuarekin hasita
testura arte, biak barne).
• Orrialdean bertan orrialdeko esteka iraunkorra edita dezakezue, errazago aurkitzeko. Gureari besteak deitu diot, adibidez.
• Beti bezala, norbaitek zalantzarik badu (edo kasu honetan interesa kode horren esanahia jakiteko), utz dezala iruzkin bat.

Espero dut erabilgarria suertatzea. Hurrengorarte!