Kategoriaren artxiboak: Gertaerak

Autismodun haurrak eta teknologia

Gaur, The New York Times egunkarian agertutako berri bat erakutsi nahi dizuet. Nik Tech in the Trenches blogari esker izan nuen albistearen berri. Berriak autista den mutiko bat Appleren Sirirekin lagun hoberen nola bihurtu den kontatzen digu. Berria arras interesgarria da, baina iruzkinak ere kontuan hartzekoak dira. Berrian haurrak Sirirekin hizketan trebetasun sozialak lortzen dituela erraten da. Iruzkinetan, hori ezeztatu gabe, gehiegizko orokortzearen arriskua aipatzen da, hau da, haurrak gizakiek horrela erantzunen diotela beti pentsatzearena. Zuek zer uste duzue?

Isuna kalean berbetan eta partxisean aritzeagatik. Zer gehiago?

Malagan zortzi gazteri 101 €.ko isuna ipini diete lagunartean berbetan eta partxisean aritzeagatik. Antza denez, auzokideei dadoek egiten zuten soinuak enbarazu egiten zieten, eta Malagako Guardia Zibilari deitu zioten.

Autoritateak kontsumizio ilegalak egiten ari zirela diote, baina, zortzi gazte horietako batek adierazi duenez, freskagarriak edaten ari ziren.

Aho bete hortz gera daiteke albistea entzun edo irakurtzen duena, ez duzue uste?