Kategoriaren artxiboak: Hizkuntza

Euskahaldun. KO – RRI – KA !

Hemen da Korrikaren 19. edizioa. Urepeletik abiatuko da martxoaren 19an, eta 29an amaitu Bilbon handian. Baina, edizio hau ez da gainontzekoak bezalakoa izango. Izan ere, oraingo honetan AEK-k norberaren nahaiak indartzeko dei egin nahi dio Euskal Herri osoari.

 “dakienak erabil dezan eta

ez dakienak ikasteko ahalegina egin dezan”

 

AEK-ko kideek aipatutako edizioaren aurkezpena egin zuten Bilboko Arriaga Antzokian, eta bertan ere, elkartasun mezu bat igorri nahi izan zioten biztanleri euskaldunari. Hona hemen euskalduntze koordinadorak Korrikan zabaldu nahi duen mezua: “Euskal Herria euskalduntzeko norberaren eta taldearen ahalmenean sinetsi eta erabil dezagun ahalmen hori” (Asier Amondo, lasterketako arduradun berria).

Modu honetara, aipatu den lez, ahaleginak batzeko eta auzolana indartzeko beharraren deialdia egin zuen taldeak.

Beraz, parte hartu dezagun!

Berreskuratu dezagun tour linguistikoa!

2013an Hernanin tour linguistikoa deritzona burutu zen. Baina, zertan datza horrek?

Bada, bertako herritarrak elkartu eta taldean herrian zehar joan ziren kontalari baten laguntzarekin. Hernani osoan zehar zihoan ordu eta erdiko bidaia horretan, bospasei tokitan gelditu ziren. Gisa honetara, geldialdi bakoitzean garai hura bizi izan zuten pertsonek kontakizun laburrak kontatzen zizkien gainerako taldekideei.

Bide batez, tourra amaitu ostean, Euskararen aurrerapauso zein galerei erreparatu zieten eta horien inguruan jardun zuten.

Euskararen erabilera sustatzeaz gain, ez al zaizue iruditzen ligatzeko aitzakia ona ere badela? Ligoteo sanoa, gainera! Herritarrak elkar ezagutu dezaten, bizipenak partekatu ditzaten, elkarrekin gustura senti daitezen…

Bla bla bla

   Asteazkenean hizkuntzalaritza irakasgaian hizkuntza jabekuntzari buruz hitz egin genuen. Beste modu batean esanda, nola sortzen den hizkuntza gizakion burmuinean. Ez al da benetan gauza harrigarria ?

    Umeei buruz hitz egin genuen eta bideo bat ere ikusi genuen. El mundo en pañales dokumental sortatik laugarren kapitulua ikusi genuen, el poder de las palabras izenekoa. Guztiok eduki dugu edo edukiko dugu ume txikiren bat familiaren barruan (edo lagun batena bai, behintzat). Dokumental hori bikaina da umeen adibide sinpleekin hizkuntza jabekuntza gaia aurkezten duelako. Modu oso erraz eta ulergarri batean azaltzen digu umeek duten kapazitatea hizkuntza baten aurrean eta nola esfortzu barik eta berez etortzen zaie hitz egiteko ahalmena.

     Kapitulu hori ikustean familian daukadan zortzi hilabeteko umea etorri zitzaidan burura. Umea zezelka egiten duen bakoitzean, ama berarekin elkarrizketa moduko bat izaten ahalegintzen da. Imaginatu dezakezuenez, egoera oso komikoa da. Noski, bien arteko hartu-emana ez da guk ezagutzen dugun elkarrizketa sakona baina parekotasun bat badauka. Ikustekoa da, beraz, umeek hain txikiak izanik nola hitz egiteko sahiakerak egiten dituzten, nahiz eta guk ez ulertu. Gainera, ume zoragarri hori zezelka ikusten dudan bakoitzean, “amarekin berbetan”, hunkitzen nau. Zortzi hilabete besterik ez ditu eta badaki begirada batekin jostailu bat eskatzen!

     Irakasgaian ikasi dugunez, guztiok hizkuntza jakintza batekin eta berberarekin jaiotzen gara. Horrek egiten gaitu gizaki eta beste espezietatik bereizten gaitu. Niri horrek izugarri harritzen nau, zuei ? Ez al duzue uste hizkuntza dela gizakiok daukagun makineriarik perfektuena?

     Bukatzeko, animatzen zaituztet zezelka ari den ume batekin hitz egitera, ikusiko duzue nola erantzuten duen estimuluen aurrean (estimulua, noski, gure hitzak izanik). Umearen erreakzioa antzemango duzue eta haren sahiakera anitzak gauzak komukikatzeko eta benetako elkarrizketa bat izateko. Hasieran soinuak besterik ez dira izango. Baina gero, denbora pasatu ahala, hitzen parekoak ekoiztuko ditu . Azkenean hitzak ahozkatuko ditu eta esaldi konplexuak egiteko ahalmena izango du. Gaiari buruz hausnartu al duzue noizbait? Ikusi bideoa , pentsatu eta batez ere, gozatu!

https://www.youtube.com/watch?v=sZYD9UsiX8A

Euskal Zine Bileran euskara hutsean

       Lekeition urtero antolatzen den zine jaialdiaren 37.edizioa izango da urte honetakoa eta azaroaren 23tik 29ra ospatuko da. Aurten antolatzaileek diote beste urteekin konparatuz gero askoz parte hartze handiagoa egon dela, inoiz baino handiagoa, alegia. 59 filmek hartu dute parte eta horietatik 48 aukeratu dituzte epaituak izan daitezen. Jardunaldiak urtero bezala, bi xede nagusi ditu. Alde batetik, euskaraz egindako lanak saritzea eta beste aldetik, euskaraz egindako zinemagintza profesionalaren biltokia izatea. Aipatzekoa da zine egitasmo osoa euskara hutsean egiten dela.

       Egitasmoak dituen bi helburuak bikainak direla esan daiteke. Askotan euskarazko lanei ez diegu nahi adina garrantzia ematen eta horiek saritzen badira agian konturatuko gara bertako lanak beste lekuetakoak bezala ondo eginak egon daitezkeela eta onak izan ahal direla. Gainera, bigarren helburu horrek zinema orokorrean suspertzen du. Zinema eta gainera euskaraz nahiko landuta ez dagoen esparru bat dela iruditzen zait. Hala ere, harrigarria da albistean diotenean “inoiz baino parte hartze handiagoa egon dela” eta 59 filmek hartu dute parte. Pentsatu dezakegu film nahikotxo direla, baina mesedez, zuon buruari galdetu, zenbat film egiten dira gazteleraz edota ingelesez? Askoz gehiago noski. Hortaz, ez zaudete ados euskarazko zinema minduta dagoen esparru bat dela diodanean?

   Hausnarketa txiki horrekin geratu gaitezke eta beraz, parte hartu dezagun Lekeitiok bezala antolatzen dituen zinema jaialdietan, batek daki, agian filmerik hoberena edo gustukoena aurkitu dezakegu!

http://www.argia.eus/albistea/lekeitioko-37-euskal-zine-bileran-inoiz-baino-film-gehiago

Iruñerrian euskara musikaren bitartez bultzatzen da.

Musika euskaraz egitea ez da soilik konpas jakin batean akorde edo melodi herrenkada bat jotzea, izan ere, askoz haratago doa gauza: edozein egoera, testuinguru edo tokitan euskaraz bizitzeko hautua dakar. Gisa honetara, euskaraz bizi ginteke, gustora sentitu, etxean bezalaxe.

Bada, proiektu honek hamalau musika talde bildu ditu, diskoa kaleratzeko egitasmoan. Beraien aburuz, euskararen alde egiten ari dira soilik, ez dute autopromoziorik bilatzen, alegia. “Helburua guztiz garbia da: euskaldun bakoitzak euskararen aldeko hazia bere modura ipintzen duelarik, guk geure gisara egiten dugu, musikaren bitartez”.

Badugu zeregina azaroaren 8an: denok Ziburura!

Ziburuko ikastola iparraldean dagoen ikastola bat da, Frantziako herrialdean. Frantziako estatuak ez du onartzen bertako umeek hezkuntza euskaraz jasotzea; eta, hori dela medio, duela hilabete gutxi egunero 100 €-ko isuna ordaintzera behartu zieten guraso bakoitzari.

Duela egun batzuk, ordea, aipatutako isuna 400€-ra igotzea erabaki zuen Frantziar estatuak, eta hori gutxi balitz, ura nahiz argindarra moztu diete. Era berean, ikastolara polizia joango dela esan diete.

Egoera tamalgarri hori salatzeko asmoz, manifestazioa egingo da Ziburun azaroaren 8an arratsaldeko 16:00etan. Ziburuko haurrak ikastola duin batean zein EUSKARAZ ikasteko eskubidea dutela ustez gero, agertu zaitez eta parte hartu manifestazioan!

AUPA KASKAROTENEA IKASTOLA !

Lehen Mundu Gerran euskal presoei grabatutako kantak entzungai Berlingo Etnologia museoan

1915etik 1918ra, Alemaniako kontzentrazio-esparruetan zientzialariek grabaketak egin zizkieten presoei. Hauen artean, euskarazko 70 kanta baino gehiago daude grabatuta. Grabaketa hauek digitalizatuta, Berlingo Etnologia Museoak erakusketa zabaldu du.

Euskal presoei grabatutako kanten artean, hauek entzun daitezke: Gernikako Arbola, Adios izar ederra, Lili bat ikusi dut, Ziburutik Sararat…   Erakusketan, audioez gain, Lehen Mundu Gerran zehar ateratako argazkiak ere egongo dira erakusgai.

Halere, museoak  ez ditu eremu publikora zabalduko, momentuz behintzat,  grabaketak derrigortutako egoeran sortutakoak direlako.

 

http://www.argia.eus/blogak/urko-apaolaza/2014/10/29/lehen-mundu-gerran-euskal-presoei-grabatutako-kantak-entzungai-jarri-dituzte-berlingo-etnologia-museoan/

EUSKAL KULTURAREN NORTASUNA

BERRIA. 2014-10-25. Donostiako San Telmo museoan “Suturak” izeneko erakusketa ireki dute. Museo honetan orotariko gaiak jorratu dituzte, besteak beste, surrealismoa, indarkeria, feminismoa etab. Erakusketa hamabi ataletan bananduta dago, gaien arabera. Horrela izanik, erakusketa ez da nolanahi antolatu, hasiera eta bukaera du. Kontu handiz egindako antolaketa da, non 82 euskal egileen lanek hartu dute parte eta erakusketaren corpusa osatzen dute .

      Gaiak orotarikoak diren arren barne hausnarketa eragiten duten horietakoak dira gehienak. Askotarikotasun edo anizkotasun hori gure herriaren parte dela isladatu nahi izan dute sortzaile guzti horiek haien ideia ezberdinekin. Horregatik areto batetik bestera 180 graduko bira ematen du erakusketak. Hori da benetan erakusketari identitatea ematen diona. Gainera, euskal kulturaren barnean egindako araketan oinarritu dira collageak, eskulturak, koadroak eta ikus-entzunezkoak egiteko.

   Amaitzeko, esan beharra dago aniztasuna duela, baina osotasuna eta batasuna ere. Puntu batean hasi, hau da, museoaren sarreran, eta puntu berberean bukatzean egindako bidaia osoa da. “Suturak” beraz, inguruari, testuinguruari, Euskal Herriko errealitaterari erreparatzeko proposamena botatzen digu, aniztasun horren jabe izateko. Arratsalde on bat pasatzeko aukera paregabea , ezta?

“Ika Mizka. Eta hik nola bizi dunk euskara” egitasmoa martxan.

Egitasmoaren hirugarren edizio honetan indar gehiago bildu nahi izan dira. Oraingo honetan, EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea ariko dira elkarlanean. Horrela bada, proiektuak euskal gazteak euskararen erabileraren garrantziaz ohartarazi nahi ditu, bai eta haren normalkuntza sustatu ere jarrera aktiboagoak eraginez.

Mahai beraren inguruan unibertsitateko ikasleak, herritarrak eta animatzen den oro bildu nahi dira, elkarrizketa ugariak eta iritzi zein ideien partekatzea sustatzeko asmoarekin.

Baina, nola ez, EUSKARAZ!

Aurtengo gaia euskarak lan munduan izan dezakeen garrantzia da. Hauek dira datak:

  • Urriak 30: Mondragon Unibertsitateko enpresagintza Fakultatean, Oñatin.
  • Azaroak 13: Deustuko Unibertsitatearen Donostiako Kanpusean.
  • Abenduak 3 (Euskararen Eguna): EHUko erizaintzako eskolan, Donostian.

Aurten webgune bat, eta Twitter eta Facebook profilak ere badituzte.
Beraz, joan ala ez, susta dezagun euskara!

Lehen sarrera

Kaixo eta ongi etorri blog honetara! Hemen gehienbat hizkuntzei buruzko berriak , artikuluak eta abar argitaratuko dira. Gaur bertan hasiko gara, esteka hauekin:

“Estua”, Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua

Santi Leonek eskolan irakasten den euskara batuaren arazoetako bat mahai gainean jartzen du artikulu honekin, hau da, eskolan irakasten den hiztegi urria, lekuan lekuko hitzak ez irakastea, alegia.

Juan Carlos Moreno Cabrerari Para todos la 2 programan elkarrizketa


Mesedez, iruzkindu hemen zuen iritzia, baina niri, benetan, sinesgaitza iruditzen zait telebista publiko batean horrelako galderak egitea, eta gehiago, Moreno Cabrera bezalako hizkuntzalari bati. Horren zergatiak madrildar hizkuntzalari honek hizkuntza gutxituen gainean duen iritzia da. Adibide bezala, euskarari buruzko testu bat aurkitu dut.
Hurrengorarte!