Kategoriaren artxiboak: Sailkatu gabea

“El mundo (foral) al revés”

Hau da Diario de Noticias egunkarian agertutako artikulu baten izenburua. Hemen Nafarroako euskararen egoeraren kritika bat egiten da, Amaya Zarranz PPko parlamentuko kide baten txio batetik hasita. Hau da txioa:


Tamalgarria txioa, benetan. Ulertezina suertatzen zait horrelako gayuzak esatea. Hori bai, oso originala da egilearen kritika, ez duzue uste?

Euskara, interneten gehien erabilitako 50 hizkuntzen artean

Atzo,   Tecnologías de la Información y la Comunicación (TIC) en euskera  seminarioan aditzera eman zuten euskara egunerokotasunean presente dagoen hizkuntza bat dela.

Euskal Gobernuaren datuen arabera, interneten gehien erabiltzen diren hizkuntzen artean euskarak 44. postua du.

Horrez gain, analisi baten arabera, euskara Twitter eta Wikipedian dauden 33 hizkuntzetako bat da.

Ikusten denez, hau oso berri ona da. Izan ere, euskara bizirik dagoela adierazten duten datuak dira, baita  gure hizkuntzak egunerokotasun handia duela adierazten duetenak ere.

http://www.deia.com/2014/12/18/sociedad/euskadi/el-euskera-entra-en-el-top-50-de-las-lenguas-mas-utilizadas-en-internet

” EZIN DIZUET TXALORIK EGIN EZ BAITUT ULERTU ESAN DUZUENA”

 

     Pasaden azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako eguna izan zen eta Gasteizen , beste hainbat lekutan bezala, manifestazioa egin zen.

   Behin manifestazioa bulkatuta ekitaldi bat egin zen, bai euskaraz eta baita gaztelaniaz ere. Hori bai, gehiena euskaraz egin zuten, izan behar den bezala, euskal Herrien baigaude. Hala ere, ekitaldia bukatzen emakume batek mikrofonoa hartu eta honako hau esan zuen: ”  nik ezin dizuet txalorik egin ez baitut ulertu esan duzuena; hemen bagaude batzuk uskara ulertzen ez dugunok, beraz, gaztelaniaz ere egin beharko zenukete”.

    Eguneroko bizitzan gertatzen dira horrelakoak, hau da, euskara eta gaztelania dauden tokietan gaztelania nahitaez  erabili behar izatea nahiz eta pertsona bakarra izan euskaraz ez dakiena; kontrakoa gertatzean, ordea, euskarari garrantzi handiagoa ematean eta gehiago erabiltzean, Gasteizeko ekitaldi horretan bezala, norbait agertu behar da egin denaren aurka. Baina ez al daukagu eskubiderik bizitzaren alor guztiak euskaraz disfrutatu ahal izateko? Ezin al dio euskara ulertzen ez duenak eta  ,gainera ,Euskal Herrian bizi denak ondokoari  itzulpen bat eskatu gaztelania gailentzen saiatu beharrean edo , ze demontre!, zuzenean euskara ikasi?

 

Euskara eleberriak egiteko egina dago

        Alberto Ladron Arana Nafarroako Unibertsita Publikoan eskolazain moduan aritzen da goizeetan. Arratsaldeetan, aldiz, idazlea da. Orain ” Harrian mezua” izeneko “thiller” batean dabil. Azken egunetan egin dioten elkarrizketa batean, liburu berriari buruzko informazio ugari eman du.

      Alde batetik, eleberrian, foruzain batek argitu behar du misterioa eta horretarako, lehenengo eskuko informazioa behar zuenez, bere lagun min batekin lan egin du. Bestetik, misterioaren ardatzean emakume bat jarri du. Aranaren hitzetan emakumeek puntu oinazetuta dutela nabarmendu du. Izan ere, ez da lehen aldia emakume bat eleberriaren ardatzan kokatzen duela .

         Gainera, bere istorioetan kaleko gaiak erabiltzen ditu, hau da, gai sozialak. Errealitatea den bezala azaleratzen du, inolako apaindurarik gabe. Horren adibidea da, prostituzio etxeetan ere kokatzen dituela eleberrietako eszenak.

        Erritmoaren aldetik, erritmo azkarra gustuko duela goraipatu du, irakurlearen arreta mantendu dezakeena. Honenbestez, erritmo biziak erraztasuna ematen dio. Horretarako hizkuntza ere arina izan behar da eta euskara hizkuntza aparta dela dio. Euskararekin, esaldi laburrak eta estilo zuzena erabili ditzake, irakurleak eleberrian bertan sartzen duena. Hasieran, esaldi sofistikatu eta konplexuak egiten zituen, baina garai batean konturatu zen euskara gai zela esaldi askoz errazagoak eta ulertzeko hobeak egiteko, hortaz, nobelak egiteko bikainak.

         Zergatik euskara ez litzateke izango  eleberriak egiteko hizkuntza aproposa? Gure ustez, euskararekin, beste hizkuntzekin gertatzen den bezala, garatu dezakeen konplexutasun maila banako bakoitza eman ditzakeena izan daiteke. Hizkuntza guztiekin esaldi sinpleak garatu daitezke eta euskara ez da bestelakoa. Horrekin esan nahi dugu,  euskarazko liburuak ez direla konplexuak izan behar. Konplexutasun hori idazlearen esku dago , eleberriaren giroa idazlearen esku dagoen bezala.

(Oharra: Elkarrizketa osoa irakurri nahi baduzue  http://www.berria.eus/paperekoa/1761/030/001/2014-12-13/euskara_horrelako_istorioak_kontatzeko_egina_dago.htm )

Mintzodromo batekin ospatu da Euskararen Nazioarteko Eguna

     Donostiak Euskararen Nazioarteko eguna ekimen berezi eta harrigarri batekin ospatu du, mintzodromo batekin, alegia. Belaunaldien arteko mintzodromo hauek duela bost urte hasi ziren eta ikusi dezakegunez nahiko arrakastatsuak izan dira.

    Aurtengo mezua eta beraz, erabilitako leloa hauze izan da, euskara, etenik ez duen haria da. Juan Karlos Izagirrek, Donostiako alkateak, hizkuntzaren ahozko transmisioa nabarmendu du eta idea bikaina izan dela goraipatu du. Juan Karlosen hitzak hauek dira :

Gure aiton amonak euskaraz aritu zirelako dakigu guk euskara, eta gu ere euskaraz bizi garelako, izango du etorkizuna euskarak, belaunaldi gazteen esku uzten baitugu orain lekukoa, ondare honen transmisioa bermatuz” .

     Leloarekin batera, mintzodromoan parte gartu duten lagun guztiekin argazki bat egin dute ( behean ikusi dezakezuena). Izagirrek irudi paregabea eta ederra dela adierazi du. Izan ere, San Telmo egunean 300 pertsona gutxi gora-behera elkartu dira hiru talde nagusietan bananduta, agureak, helduak eta gazteak. Adineko pertsonak izugarri aberasten gaituztelako bertaratu dira. Batez ere, ekarpen ugari egiten dituztelako. Baina kaleko jendea ez ezik, Donostiako Udaleko talde politikoen ordezkariak ere egon dira.

      Hala eta guztiz ere, mintzodromoa ez da ekintza isolatua izan. 150 ekintzatik gora egin dituzte herriko hizkuntza-transmisia bermatzeko. Ikusi daiteke beraz, euskararen aldeko ekimen gutxi egon arren, batzuk badaudela. Beraz, badakigu nora joan datorren urtean Euskararen Egunean ezta?

Euskararen Egunerako ekimena

‘Hamabortz, ama bat’ lelopean, 2015eko Nafarroa Oinez, Baztanen

Bigarren aldiz antolatuko du Baztango Ikastolak jai hau. Euskara garatzera eta azpiegiturak hobetzera bideratuko da jasotako dirua.

Berri hau Nafarroako Ikastolen Elkarteak iragarri du gaur Iruñean egindako prentsaurreko batean.  Esan dutenez, 15 zenbakia zenbaki berezia da. Izan ere, Baztanen osotara 15 herri daude. Gainera, 15 dira Nafarroan dauden ikastolak. Halere, guztiek ‘ama’ bera dute: euskara.

Dakigunez, Nafarroa Oinez urtero Nafarroan ospatzen den euskal ikastolen aldeko jaia da. Jai hau oso garrantzi handikoa da, euskararen erabilera bultzatzen duelako. Gainera, jai hau Nafarroan egoera txarrean dauden euskal ikastolei laguntzeko modu bat da. Izan ere, euskal ikastolen eta orokorrean euskararen egoera Nafarroan ez da  beharko lukeen bezain ona.

Nafarroa Oinez-eko hamabosgarren edizioko kartela, 'Hamabortz, ama bat' lelopean

Gabonak laster helduko dira eta horrekin batera loteriako iragarkia

     Pasa den urtean loteriari buruz egin zuten iragarkia nahiko polemikoa izan zen. Baina sarrera honetan, 2014ko iragarkiari buruz hitz egin nahi dizuet. Ikusi al duzue?
Urte honetakoa polita dela esan daiteke. Hunkigarria, behintzat, bai. Ikusi ez baduzue zertaz doan kontatuko dizuet, zuek zeuen ondorioak atera ahal  izateko .

      Gabonak dira eta senar-emazte bikote bati ez zaie loteria tokatu. Justu aurten erosi ez duten lekuan tokatu da, etxe aurrean dagoen tabernan, alegia.  Emazteak senarrari  tabernara joatea aholkatzen dio  zorionak ematera. Senarra nahiko samindurik hara doa eta kafe bat eskatu ondoren, tabernaria zoriondu egiten du. Ordaintzerako orduan, gizonak zenbat den galdetu ostean, tabernariak hogeita bat euro direla erantzuten dio. Senarrak harriturik zergatik ordaindu behar duen hainbeste galdetzen dio. Tabernariak honako hau esaten dio: “Euro bat kafeagatik eta…” gutunazal bat ateratzen du eta honela jarraitzen du : “…eta hogei euroak honengatik”. Suposatu duzuenez gutun-azalean loteriako hamarrekoa (partizipazioa) zegoen. Zer iruditzen zaizue?

    Nire ustez, bi aldeetatik ikusi daiteke. Batetik, iragarki afektiboa dela inork ez luke ezeztatuko baina eskuzabaltasunaren ideia ere argi eta garbi agerian jartzen du. Alde horretatik oso hunkigarria da. Baina bestetik, iragarki guztiek dute zerbait transmititzeko helburua edo xedea eta honako hau ez da salbuespena. Loteriako hamarrekoa (partizipazioa) erosteko grina zabaltzeko helburu garbia dauka, edo beste modu batean esanda, dirua zorian gastatzeko xedea du. Gainera, pentsatu dezakegu tabernariaren eskuzabaltasuna oso ondo dagoela baina ez dio boletoa oparitzen, inola ere ez, partizipazioa erostera nolabait behartzen du.  Jakina, boletoa sarituta egonda,  nork ez luke horregatik ordainduko?

Agertzen den beste aspektu okerra diruaren ikusmoldea da. Izan ere, senarra tabernan sartzean, denak edaten daude jasoko duten diru mordoa ospatzeko. Baina horrek ez du dirua oso preziatua delaren irudia ematen? Nire iritziz, diruak ez du zoriona ekartzen eta justu hori da iragarkian transmititzen dena, diruagatik  dator poztasun guztia.

     Bukatzeko, aipatu behar da, goiko guztia ikuspegi bat besterik ez dela eta iragarkia gustuko izan dezakezue edo ez. Azken egun hauetan izan duen eztabaida ikusita, honen inguruko gogoetatxo bat egitea bururatu zitzaidan eta hau izan da atera dena.

Besterik gabe.

Iragarkia ikusteko esteka: https://www.youtube.com/watch?v=ei-_M_3aTyI

‘Iragana aurretik’ elkarrizketa Berri Txarrak-ekin

Iragana aurretik dokumentalaren lehenengo zatian, Berri Txarrak-en 20 urtetan zehar izandako istorioa eta bidea kontatzen digute. Gorka Urbizuk, talde honen partaide nagusietariko batek, taldearen hastapenerako funtsezkoak izan ziren lekuak erakutsi dizkigu, Lekunberrin zehar. Gorka Urbizuri, leku desberdinetan izandako elkarrizketa sakonak lotzen ditu ibilbide horretako pasarteak. Gorkak kontatzen digun istorioan, zuzeneko emanaldietako eta nazioarteko biretan grabatutako irudiak agertzen dira, baita garai guztietako argazkiak ere, horietako askok lehen aldiz erakutsiak.

Badok, Berria, Debolex, Dijitalidadea eta Berri Txarrak-en artean lankidetzan egindako ekoizpena da Iragana aurretik.

Bukatzeko, Berri Txarrak taldearen oso gustoko dudan abesti bat hementxe uzten dizuet:

http://www.youtube.com/watch?v=H-KUCUjRCec

IRAGARKI BITXIA

    Duela hilabete batzuk YouTuben bideo bat ikusi nuen. Bideoan, gizon bat agertzen zen iragarki bati buruz hitz egiten. Gizon horri harrigarria egin zitzaion iragarki hura eta benetan harritzekoa zen.

    Iragarkiak, ingelesez, honela zioen ( itzulpena jarri dizuet ) “Etorri hona eta probatuko nauzu” edo horrelako zerbait. Imaginatu esaldi hori metroko panel batean ( Estatu Batuetako metro batean zegoen). Baina ez edonon , baizik eta nasaren beste aldean, horma batean esekita. Nasatik, beraz, panela argi eta garbi ikusi zitekeen. Ezetz asmatu zeren berri eman nahi zuen iragarkiak?

    Hilkutxak! Hilkutxak iragartzen zituen. Ez da liluragarria, beraz, komunikazio munduan nola jolasten duten hitzekin? Ez da zorizko gauza justu metroaren toki horretan iragarki hori jarri izana, ezta esaldi hori hautatu izana. Komunikazio munduan iragarkiak helburu edo xede jakin batekin egiten dira eta ahalik eta pertsona gehien erakartzeko. Goian aipatutakoak nire arreta behintzat lortu zuen.